Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 27a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, eta orokorrean eguraldi atsegina izango dugu, ateri eutsiko diolarik.

Arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira, nahiz eta, ez duten zerua erabat estaltzerik lortuko. Hodei hauek tarteka zaparradaren bat utziko dute, bereziki arratsalde erdian, baina euri gutxi izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, arratsaldean mendebaldu eta ahuldu egingo delarik, gauean hego-mendebala nagusituz berriro. Tenperatura 16-18 graduan errendituko da.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak, tarteka zerua estalirik mantenduko dutelarik, bereziki egunaren bigarren zatian, non ez den baztertu behar tantaren bat botatzea, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-mendebaldeko haizea berriz ere indarrean ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin mendi inguruetan. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!