Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 26a

Giro kaskarra. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa ekarriko digute. Zaparradak egunaren amaierara arte emango dira eta sarri botako du, tarteka zaparrada mardulak eroriko direlarik, bereziki arratsaldeko lehen orduetan, litro politak pilatuz. Gauean atertzera egingo du. Mendebaldeko haizeak bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 16-18 graduan joz goia. Maximoak goizean emango dira.

Bihar: Giro aldakorra. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta orokorrean eguraldi atsegina izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, zerua estali egingo da eta arratsalde erditik aurrera zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, orokorrean euri gutxi izango den. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperatura zertxobait igoko da 17-19 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!