Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 25a

Goizean ostarte batzuk izango dira nagusi eta eguraldi atsegina izango da. Eguerditik aurrera hodeiak ugarituz joango dira, zerua estali samarrik utziko dutelarik.

Arratsalde erdian zaparrada txikiren bat edo beste izango da, gauean ateri geratuz. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, tarteka zakar. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri giroa ekarriko digute. Zaparradak egunaren amaiera arte emango dira eta sarri botako du, tarteka zaparrada mardulak eroriko direlarik, litro politak pilatuz. Gauean atertzera egingo du. Mendebaldeko haizeak bizi,bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!