Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 24a

Goizean ostarte zabalak izango ditugu zeruan, baina eguerdi aldera erdi eta goi-mailako hodeiek zerua nahiko estalirik utziko dute.

Arratsaldean zaparrada isolaturen bat bota badezake ere, bereziki arratsaldeko lehen orduan, orokorrean ateri egongo da, gauean ostarteak nagusituko direlarik. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean zakar. Tenperatura jaitsi egingo da, 16-18 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean ostarte politak izango dira nagusi eta giroa ederra izango da. Arratsaldean zehar hodeiak ugarituz joango dira, zerua estali xamarrik utziko dutelarik. Gauean zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, tarteka zakar. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!