Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 22a

Zeruan larunbatarekin alderatuz, erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusiko da, bereziki egunaren bigarren zatian, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du.

Haizea hego, hego-ekialdetik finkatuko da eta indarra hartuko du, tarteka bolada indartsuak utziz. Tenperaturak beste pixka bat egingo du gora, 18-20 graduan joaz goia.

Giro nahasixeagoa izango dugu bihar. Zerua zikinago agertuko da eta hodei hauek uneren batean zaparrada isolaturen bat uztea ez da baztertzen. Hala ere, gehienean ateri egongo da. Hego-haizeak are indar handiagoa hartuko du, bolada zakarrak utziz eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 20-22 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!