Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 21a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute, eta eguerditik aurrera eta bereziki, arratsaldean, giro polita nagusituko da.

Haizea aldakor antzean eta ahul ibiliko da, egunaren bigarren zatian iparrak muturra sartuko badu ere. Tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Zeruan larunbatarekin alderatuz, erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusiko da, bereziki egunaren bigarren zatian, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizea hego, hego-ekialdetik finkatuko da eta indarra hartuko du, tarteka bolada indartsuak utziz. Tenperaturak beste pixka bat egingo du gora, 18-20 graduan joaz goia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!