Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 20a

Hodeiak oso ugariak izango dira egun osoan zehar eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak nahiko sarri botako ditu eta bereziki arratsalde erdi arte botako du, uneren batean mardul botatzea baztertu gabe. Hala ere, litrotan ez da asko pilatuko. Azken orduetan euri gutxiago botako du. Mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 15-17 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute, eta eguerditik aurrera eta bereziki, arratsaldean, giro polita nagusituko da. Haizea aldakor antzean eta ahul ibiliko da, egunaren bigarren zatian iparrak muturra sartuko badu ere. Tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!