Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 19a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan. Goizean apenas izango den euririk, nahiz eta, tarteka zertxobait busti dezakeen.

Arratsaldeko lehen orduetan ostarte batzuk irekiko dira, baina azken orduetan hodeiak ugaritu eta euri zaparrada batzuk eroriko dira, non tarteka mardul egingo duen. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean bolada oso zakarrekin eta arratsaldean ahulago. Tenperatura jaitsi egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Hodeiak oso ugariak izango dira egun osoan zehar eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak nahiko sarri botako ditu eta bereziki arratsalde erdi arte botako du, non tarteka mardul botako duen. Azken orduetan euri gutxiago botako du. Mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!