Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 18a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri pixka bat ere izango da. Eguerditik aurrera ateri egongo da eta ostarte batzuk irekiko dira, gauean berriz ere hodeiak ugarituko direlarik.

Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du goizean, arratsaldean ahulduz eta aldakor geratuz. Tenperatura jaitsi egingo da, 23-26 graduan joaz goia.

Giro aldakorra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan. Goizean apenas izango den euririk, nahiz eta, tarteka zertxobait busti dezakeen. Arratsaldeko lehen orduetan ostarte batzuk irekiko dira, baina azken orduetan hodeiak ugaritu eta euri zaparrada batzuk eroriko dira. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean bolada oso zakarrekin eta arratsaldean ahulago. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!