Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 17a

Goizean hodei ugari agertuko da, baina goizak aurrera egin ahala argitzera egingo du eta eguerdi aldera ostarte politak izango dira.

Arratsaldeko lehen orduak halaxe joango dira, baina arratsalde erditik aurrera hodeiak ugarituko dira, gauean tantaren bat botatzea baztertu gabe. Haizeak hego-ekialdetik zakar joko du, bereziki arratsaldean. Tenperatura igo eta 25-27 graduan joko du goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euria egiteko probabilitatea aurreko egunetan baina handiagoa izango da. Eguerditik aurrera ateri egongo da eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du goizean, arratsaldean ahulduz. Tenperatura jaitsi egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!