Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 14a

Aspaldiko partez aldaketa etorriko da. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango dira zeruan, baina giro ateri eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodei geruza trinkotu egingo da eta euritara joko du.

Zaparradak tartekatuak eta ahulak izango dira orokorrean, beraz ez du euri askorik egingo. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 22-24 graduan joaz goia.

Udazken giroa izango dugu. Egun osoan zehar zerua oso hodeitsu egongo da eta euritarako joera hartuko du eguraldiak. Egunean zehar zaparrada tartekatuak botako ditu, tarteka mardul egingo duelarik. Azken orduetan zaparradak ugaritu egingo dira eta mardul botako du. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da egun osoan zehar eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 15-17 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!