Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 13a

Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, egunaren amaiera zerua zikin xamar utziko dutelarik.

Hala ere, ez dute euririk utziko. Goizean hego-haize zakarra ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa finkatuko delarik. Tenperaturan aldaketarik ez, 27-30 graduan joaz goia.

Aspaldiko partez aldaketa etorriko da bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango dira zeruan, baina giro ateri eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodei geruza trinkotu egingo da eta euritara joko du. Zaparradak tartekatuak eta ahulak izango dira orokorrean, beraz ez du euri askorik egingo. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 22-24 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!