Uda beteko beste egun bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 12a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta berriz ere zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean ahul eta arratsaldean biziago, gau partean bolada zakarrak utziko dituelarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 27-30 graduan joko duelarik goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, egunaren amaiera zerua zikin xamar utziko dutelarik. Hala ere, ez dute euririk utziko. Goizean hego-haize zakarra ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa finkatuko delarik. Tenperaturan aldaketarik ez, 27-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!