Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 10a

Goizean goiz behe-laino puntu bat ager badaiteke ere, behin jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoz. Haizeak goizean hego-ekialdetik ahul joko du.

Arratsaldean ipar-ekialdera egin eta tarteka bizi joko du. Tenperatura igo egingo da, 27-29 graduan joaz goia.

Antzeko giroa. Goizean berriz ere behe-laino pixka bat izango bada ere, segituan jasoko du eta zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira egun osoan. Goizean hego-ekialdeko haizea izango dugu, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko zaigularik. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 28-31 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!