Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 8a

Berriz ere, beste egun batez jarraian zerua oskarbi mantenduko da, nahiz eta, egunaren bigarren zatian hodei batzuk ager daitezkeen.

Hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tarteka zakar ibiliko da. Tenperaturan aldaketa gutxi, 28-32 graduan joko duelarik goia.

Lehengo lepotik burua. Berriz ere zerua ia erabat oskarbi egongo da, nahiz eta, tarteka goi-hodei fin batzuk azaldu. Hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak, hori bai, zertxobait behera egingo du, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!