Bero egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 7a

Zeruari dagokionez oskarbi egongo da egun osoan zehar, eguraldi eguzkitsua nagusituko delarik beste egun batez jarraian.

Haizeak egun osoan zehar hego-ekialdetik joko du eta indar pixka bat irabaziko du. Hego-ekialdeko haize bizi horren eraginez tenperatura balio maximoek gora egingo dute eta bero egingo du, 28-32 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere, beste egun batez jarraian zerua oskarbi mantenduko da, nahiz eta, egunaren bigarren zatian hodei batzuk ager daitezkeen. Hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tarteka zakar ibiliko da. Tenperaturan aldaketa gutxi, 28-32 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!