Uda beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 6a

Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da eta ia ez dugu hodeirik ikusiko zeruan, nahiz eta, arratsaldean hodei baxuren bat ager daitekeen.

Haizeak goizean aldakor xamar joko du, tarteka hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, baina ahul ibiliko da. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 26-29 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bero egingo du bihar. Zeruari dagokionez oskarbi egongo da egun osoan zehar, eguraldi eguzkitsua nagusituko delarik beste egun batez jarraian. Haizeak egun osoan zehar hego-ekialdetik joko du eta indar pixka bat irabaziko du. Hego-ekialdeko haize bizi horren eraginez tenperatura balio maximoek gora egingo dute eta bero egingo du, 28-32 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!