Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 5a

Goizean goiz behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, oso azkar desagertuko da eta egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoa. Tenperatura igo egingo da, 26-29 graduan joaz goia.

Uda beteko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei finen bat agertuko den. Haizeak goizean aldakor xamar joko du, tarteka hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, baina ahul ibiliko da. Tenperaturak beste koskatxo bat gora egingo du, 27-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!