Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 4a

Goizeko lehen orduetan oraindik hodei gutxi batzuk izango da zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertu egingo dira eta arratsaldean orokorrean giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodeiak ikusi.

Ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 23-25 gradu atseginetan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean goiz behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, oso azkar desagertuko da eta egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoa. Tenperatura igo egingo da, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!