Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urriaren 3a

Goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta euritarako joera hartuko du eguraldiak. Goizean euri gutxi izango da, baina arratsaldea hasieran fronte hotz baten eskutik zaparrada gehiago izango da, nahiz eta, ez den euri askorik egiterik espero.

Gauean atertu egingo du. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, 20-23 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du eguraldiak bihar. Goizeko lehen orduetan oraindik hodei asko izango da zeruan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak zabaltzen joango dira eta arratsaldean orokorrean giro eguzkitsua nagusituko da. Ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 23-25 gradu atseginetan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!