Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 30a

Egun osoan zehar zeru urdina nagusituko zaigu, nahiz eta, tarteka erdi edo goi-mailako hodeiren bat edo beste ager daitekeen.

Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan zehar, azken orduetan ipar-haizeak muturra sartzea baztertu gabe. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, balio beroak harrapatuz eta 28-32 gradu bitartean goia joaz. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Beste egun batez jarraian zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko den. Hodeiak larunbatean baino zertxobait ugariagoak izango dira. Haizeak egunaren gehienean hego-ekialdetik joko du, nahiz eta, azken orduetan ipar ukitu bat hartu. Tenperatura balioak antzeko edo zertxobait beherago kokatuko dira, 28-31 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!