Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 29a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean aldiz behe-hodei batzuk agertuko dira, zerua zikinago utziko dutelarik.

Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 23-26 graduan joaz goia.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeru urdina nagusituko zaigu, nahiz eta, tarteka erdi edo goi-mailako hodeiren bat edo beste ager daitekeen. Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan zehar, azken orduetan ipar-haizeak muturra sartzea baztertu gabe. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, balio beroak harrapatuz eta 28-32 gradu bitartean goia joaz. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!