Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 28a

Goizean goi-hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emanez, baina eguerditik aurrera desagertzera egingo dute eta arratsaldean zeru urdina nagusituko da.

Haizeak hegotik ahul joko du eta horrekin tenperaturak beste pixka bat gora egingo du, 28-32 gradu bitartean joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea sartuko da.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean aldiz behe-hodei batzuk agertuko dira, zerua zikinago utziko dutelarik. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 23-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!