Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 27a

Goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk agertuko dira zeruan. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro argi eta eguzkitsua izango da.

Haizeak goizean hegotik harro joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 27-30 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei finen bat agertuko den. Haizeak hegotik ahul joko du eta horrekin tenperaturak beste pixka bat gora egingo du, 28-32 gradu bitartean joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!