Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 26a

Goizean goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira zeruan, baina ez diote inolako trabarik egingo eguzkiari. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodei baxuak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali samar geratuko delarik.

Hala ere, ez da euririk espero. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi eta ez da 22-24 gradutik pasako.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat oskarbi agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean hodei gutxi batzuk agertuko dira zeruan, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 27-29 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!