Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 24a

Egun osoan zehar zeruan ia ez da apenas hodeirik ikusiko, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailakoren bat ager daitekeen.

Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan zehar eta horrekin tenperaturak nabarmen gora egingo du, giro epela edo bero puntu batekoa izango dugularik. Tenperaturak 25-27 graduan joko dute goia, egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik, baina ahul. Tenperatura antzeko kokatuko da, 25-27 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!