Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 23a

Goizean oraindik hodeiak nagusi izango dira, bereziki lehen orduetan eta oraindik euri pixka bat izango da. Hala ere, goiz erdi edo eguerdirako atertuko du eta azkar batean ostarteak irekiko dira, arratsaldean giro ederra nagusituko delarik.

Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik eta gauean hego-ekialdetik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia. 

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan ia ez da apenas hodeirik ikusiko, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailakoren bat ager daitekeen. Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan zehar eta horrekin tenperaturak nabarmen gora egingo du, giro epela edo bero puntu batekoa izango dugularik. Tenperaturak 25-27 graduan joko dute goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!