Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 22a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira. Eguerdi alderako ordea, hodeiak nagusitzen hasiak izango dira.

Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egitean, euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da, tarteka mardul botako duelarik. Tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko dira 18-20 graduak, arratsaldean freskatu egingo duelarik.

Jasotzera egingo du bihar. Goizean oraindik hodeiak nagusi izango dira, bereziki lehen orduetan eta oraindik euri pixka bat izango da. Hala ere, goiz erdi edo eguerdirako atertuko du eta azkar batean ostarteak irekiko dira, arratsaldean giro ederra nagusituko delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik eta gauean hego-ekialdetik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!