Giroa erabat aldatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 21a

Goizean goiz hodeiak nagusi izanagatik ateri egongo da. Goiz erdian fronte bat iritsiko da eta euritara joko du eguraldiak. Zaparradak sarri eta tarteka mardul botako ditu.

Arratsaldean frontea pasa ostean zaparrada giroa nagusituko da, baina euri gutxiago izango da. Goizean haizea hego-mendebaldetik ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura 23-24 graduan errendituko da, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egitean, hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da, tarteka mardul botako duelarik. Tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko ditu 18-20 graduak, arratsaldean freskatu egingo duelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!