Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 20a

Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eder eta eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, giro ederrak jarraipena izango du.

Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura igo egingo da, 25-27 graduan joaz goia.

Giroa erabat aldatuko da bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, hodeiak eta ostarteak eta giro oso atsegina izango ditugu. Eguerditik aurrera ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, fronte bat iritsiko da eta horrekin zerua estali eta euritara joko du. Zaparradak nagusituko dira, tarteka mardul botako duelarik. Tenperatura 23-24 graduan errendituko da, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!