Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 19a

Goizean behe-hodei batzuk agertuko badira ere, ostarteak nagusi izango dira. Gainera, orduek aurrera egin ahala zeruak garbitzera egingo du eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura 20-23 gradu bitartean mugituko da.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean goiz hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da beste egun batez. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura igo egingo da, 25-27 grduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!