Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 14a

Goizeko lehen orduetan hodeiak ugariak izango dira eta egunsenti aldera ez da baztertzen langar pixka bat egitea.

Hala ere, segituan atertuko du eta goizean zehar ostarte politak irekiko dira, arratsaldean zehar giro ederra nagusituko delarik. Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro polita izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduan ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, probabilitatea txikia da eta gehienean ateri egongo da. Hego-haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da, 27-29 graduan joaz goia.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!