Arratsaldean zehar, berriz ere, bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera oso txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio. Beste egun batez hego-haizeak joko du eta tenperaturan aldaketarik ez, 25-27 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.