Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 16a

Berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko zaizkigu egunaren lehen zatian.

Bigarrenean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta oraingoan ekaitzetarako probabilitatea handiagoa denez, han-hemenka ekaitza lehertuko da, tarteka handi xamarrak izatea baztertu gabe, bereziki arratsalde erditik aurrera. Hego-haizeak joko du, baina tenperaturak zertxobait behera egingo du, 25-27 graduan joaz goia. 

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte ostarte zabalak irekiko dira eta giro oso atsegina izango da. Arratsaldean zehar, berriz ere, bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera oso txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio. Beste egun batez hego-haizeak joko du eta tenperaturan aldaketarik ez, 25-27 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!