Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 15a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro polita izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduan ekaitzen bat lehertzea.

Hala ere, probabilitatea txikia da eta gehienean ateri egongo da. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak igo egingo dira, 27-29 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko zaizkigu egunaren lehen zatian. Bigarrenean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta oraingoan ekaitzetarako probabilitatea handiagoa denez, han-hemenka ekaitza lehertuko da, tarteka handi xamarrak izatea baztertu gabe, bereziki arratsalde erditik aurrera. Hego-haizeak joko du, baina tenperaturak zertxobait behera egingo du, 25-27 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!