Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 13a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira.

Eguerditik aurrera pixkanaka atertzen hasiko da, azken orduetan ateri geratuko delarik, tarteka ostarte batzuekin. Ipar-haizeak jarraipena izango du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 23-24 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusitzen joango dira eta arratsaldean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko zaigu. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!