Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 10a

Oso antzeko giroa izango dugu gaur. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, ostarteekin tartekatuta.

Hala ere, giroa argia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta azken orduetan ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, nahiz eta, aukera txikia izango den. Hego-haizeak joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 27-30 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte, non ez den baztertzen tarteka ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!