Ostarteak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 9a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta giro ederraz gozatu ahalko da.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, berriz ere barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura 28-32 graduan kokatuko da. 

Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, ostarteekin tartekatuta. Hala ere, giroa argia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta azken orduetan ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, nahiz eta, aukera txikia izango den. Hego-haizeak joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 27-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!