Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 8a

Goizean ostarte zabalak izango dira eta giro ederra nagusituko zaigu, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusi.

Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan berriz ere barnealdetik ekaitzen bat sartzea. Beste egun batez jarraian hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 28-31 graduan joaz goia.

Bihar, goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta giro ederraz gozatu ahalko da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, berriz ere barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura 28-32 graduan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!