Giro ezegonkorragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 7a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira barnealdetik barrena eta ilunabar, gau partean ekaitzen bat lehertuko da. Hego-ekialdeko haize biziak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 28-31 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira eta giro ederra nagusituko zaigu. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan berriz ere barnealdetik ekaitzen bat sartzea. Beste egun batez jarraian hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 28-31 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!