Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 6a

Goizean goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, baina ostarteak nagusi izango dira. Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da eta giro ederrak jarraipena izango du.

Hego-ekialdeko haize biziarekin jarraituko dugu eta tenperaturak gora egingo du, 28-31 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

Giro ezegonkorragoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira barnealdetik barrena eta ilunabar, gau partean ekaitzen bat lehertuko da. Hego-ekialdeko haize biziak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 28-31 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!