Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 5a

Egun osoan zehar tarteka goi-hodei fin batzuk agertuko badira ere, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada biziekin egunaren lehen zatian bereziki. Tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 26-29 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, baina ostarteak nagusi izango dira. Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da eta giro ederrak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haize biziarekin jarraituko dugu eta tenperaturan ez da aldaketarik espero, 26-29 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!