Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 3a

Goizean hodeiak nagusi izango dira zeruan eta ez da baztertzen zaparrada isolaturen bat botatzea. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, non hodeiak nagusi izanagatik ere, orokorrean ateri eutsiko dion. Eki, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak koska pare bat gora egingo du, 22-25 graduan joaz goia.

Zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango dira bihar egun osoan zehar, baina ez dute euririk ekarriko eta giro nahiko lasaia izango da. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta horren eraginez tenperaturak nabarmen egingo du gora, 31-33 gradu bitartean joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!