Zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 2a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euritarako joera nabarmena hartuko du eguraldiak.

Zaparradak egun osoan zehar emango dira, non mardul botako duen, une batzuetan ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak baztertu gabe. Ipar, ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, nekez gaindituko direlarik 20-23 graduak egunaren erdiko orduetan. 


Bihar goizean hodeiak nagusi izango dira zeruan eta ez da baztertzen zaparrada isolaturen bat botatzea. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, non hodeiak nagusi izanagatik ere, orokorrean ateri eutsiko dion. Eki, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak koska pare bat gora egingo du, 22-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!