Ostarte zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko irailaren 1a

Goizean behe-laino pixka bat agertuko da, baina eguzkiak segituan xurgatuko du eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, ostarteak nagusi izango direlarik.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak arratsalde erditik aurrera emango dira eta irregularki sakabanatuko dira. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura 23-26 graduan kokatuko da.

Bihar egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euritarako joera nabarmena hartuko du eguraldiak. Zaparradak egun osoan zehar emango dira, non mardul botako duen, une batzuetan ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak baztertu gabe. Ipar, ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, nekez gaindituko direlarik 20-23 graduak egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!