Uda giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 27a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak lehertzeko arriskua areagotuko da, nahiz eta, leku gehienetan ateri eutsiko dion.

Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturek gora egingo dute, 27-30ºC-tan joaz goia.

Ostirala, uztailak 28

Giro atsegina. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak eta ederrak jarraipena izango dute. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturek zertxobait behera egingo dute 25-28ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!