Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 26a

Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta lehen orduetan oraindik euri txiki pixka bat izango da. Goizak aurrera egin ahala ordea ostarteak irekitzen joango dira eta arratsaldean giro eguzkitsua geratuko da, nahiz eta, ez den zerua erabat garbi geratuko.

Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Osteguna, uztailak 27

Uda giroa. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak lehertzeko arriskua areagotuko da, nahiz eta, leku gehienetan ateri eutsiko dion. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturek gora egingo dute, 28-30ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!