Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 24a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta tarteka hodei hauek euri pixka bat utziko dute, bereziki arratsaldean.

Hala ere, ordu gehienetan ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!