Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 23a

Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, une batzuetan hodeiak nagusi izango direlarik. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas ondoriorik ekarriko, eta gehienean ateri eutsiko dio, mendi kontraren batean tantaren bat baztertu gabe.

Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez, eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 24-26 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta tarteka hodei hauek euri pixka bat utziko dute, bereziki arratsaldean. Hala ere, ordu gehienetan ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!