Jasotzeko joera izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko uztailaren 22a

Goizean hodeiak nagusi izango dira oraindik eta tantaren bat botatzea ez da baztertzen. Hala ere, orokorrean ateri egongo da. Eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira, eta arratsalde partean giro polita nagusituko da.

Azken orduetan berriz ere hodeiak ugarituko dira. Ipar-haizeak joko du, baina tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia. 

Giro lasaia izango dugu bihar Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, une batzuetan hodeiak nagusi izango direlarik. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas ondoriorik ekarriko, eta gehienean ateri eutsiko dio, mendi kontraren batean tantaren bat baztertu gabe. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez, eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 24-26 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!